Hemen dekozu informazino gehio martxa honetaz .
AURKEZPENA
Irailaren 13an, igandean, burutuko da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxa. Aurtengoarekin hogeita bigarren urtea beteko du 1988an jaio zen eta klasiko bihurtu den oinezko martxa honek. Orduan antolatu zuen lehen aldiz Joko Alai Elkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin gabe eutsi diote zeanuritarrek urteroko zitari.
Helburuak hasierako berberak dira: igande goiza naturarekin harremanetan eta kirola eginez igarotzea, eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera ematea. Ez dira gutxi, izan ere, herri honetan sakabanaturik dauden ermita edota elizak, guztira hogei.
Beti legez, irteera herriko plazan izango da, goizeko 07:30etan; ibilbide osoa egiten dutenek hogeita hamabost bat kilometro beteko dituzte eta hemeretzi ermita edota eliza bisitatuko dituzte, aurten ere Egirinaoko (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko baita. Gaztetxoek edo fisikoki prestatuta ez daudenek, ibilbide laburra —18 kilometrokoa— egiteko aukera izango dute, Lanbreabe auzunetik helmugara zuzenduz.
Indarrak berreskuratzeko aukera ere izango dute ibiltariek eta jan-edana hiru tokitan banatuko dute antolatzaileek: San Justo eta San Andres ermiten eta Santiago elizaren ondoan.
Amaitzerakoan, hogeita hamasei kilometro eramango dituzte oinetan parte hartzaileek, baina ziur zitari erantzuteak pena merezi izango duela, ondare erlijiosoa ezagutzeaz gain, sasoi honetan naturak azaltzen duen koloreen sinfoniaz gozatzeko aukera ezin hobea eskainiko baitu Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko Martxak.
MARTXA BURUZKO XEHETASUNAK
* Izena ematea:
- Irailaren 10a aurretik: 5 € sartuz BBK-ko kontu-zenbaki honetan : 2095 0335 29 3830586275.
- Egun berean: 06:45etik aurrera, herriko plazan.
- Joko-Alaiko bazkideak eta 14 urtetik beherakoak: DOAN.
* Irteera: 07:30ean, herriko plazan.
* Osasun-zaintza, jan-edana eta kontrol puntuak egongo dira ibilbidean zehar.
* Helmugako kontrola: zabalik egongo da 11:00etatik 15:30era.
* Eguerdiko 13:00etan, zozketa bat egingo da izena ematea ordaindu duten partaideen artean.
* Amaieran opari bana emango da parte-hartzaileen artean.
* Herriko frontoian dutxak zabalik egongo dira.
* Laguntzaileak: Gorbeialde Mendi Nekazaritza Elkartea, Eroski-Bilbondo, Euskaltel, BBK, Norbega-Coca-Cola, Arratiako Gurutze Gorria, Txoko Sagarna eta Ellauri hotela.
INFORMAZIOA : Jon Goikoetxea 619.015.322 Aitor Intxaurraga 688.670.168

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada